Ondare immaterialaren garantziaz

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Horrek salbatu gaituela errango nuke, horretan da ere hizkuntza hain garrantzitsua eta berezitasun horrek bizirik atxiki gaitu orain arte, garaitik garaira, besteengandik bereiziz. Uste dut bestalde hirurogeitik laurogei arteko hamarkadetako lekukotasunak biltzeko premia badugula, azkar egin behar dugu lan hori, aldatu denaz edo gelditu denaz lekukotasunak edukitzeko. Ikertu behar dugu ere kantuak, dantzak, musika nola aldatu diren iraganeko arrastoak zabaltzearekin batera. Guk erakustokian sarraraztea erabaki dugu. Adibidez, lehen aipatu ditut mutu egoteko arriskuan diren objektuak. Har dezagun joareen aretoa, berriz lantzekotan, hitz edo bideoen bidez, lekukotasunak biltzen baditugu, joare horiek, ardiei lepotik zintzilik, nola eta zertarako erabiltzen ziren moduez, edo orain erabiltzen ditugun lokalizazio tresnekin konparatzen baditugu, publikoari ulertarazten diogu objektua zertarako zen, eta ondorioz ez da hiltzen. Objektua bakarrik uzten badugu erakusleiho batean, azalpenik gabe, hiltzera kondenatzen dugu. Orduan, irudiak, bideoak, jendeen hitzak eta iragana eta oraina arteko joan etorriak biziki garrantzitsuak dira. Hori dena da bildu behar. Uste dut ezin dela museo oso bat gauza immaterialez osatu, jendeak objektuak behar ditu."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:03:34

Erreferentzia: EKL-18-11

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-11

Gaia(k): Ondarea, Museoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.