Euskararen eraginaz bere lanean

Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

"Txikitan ama euskaraz ari zen nirekin. Nire amatxi ere bai. Uste dut horrek zeharkatu nauela, hizkuntzaren egiturak, generorik ez izateak. Ziur naiz horrek indar bat ematen duela gizonen nagusitasunaren parean. Ziur naiz horretaz. Nahiz eta herri matxista izan, herri gehienak bezala, bada emazteen ageriko indar bat halere. Nire familian bai behintzat. Eta zergatik ez litzateke hizkuntzaren eragin bat?

Anekdota hau kontatzen dut anitzetan: Ainara izeneko neska euskaldun gazte bat kontratatu nuen “au pair” moduan. Ulertzen nuen euskaraz ari zenean eta egun batez, haren lagunaz hitz egin zidan. Eta hor ohartu nintzen ez nekiela mutil ala neska bati buruz ari ote zen. Miragarria iruditu zitzaidan. Izan ere, behartua nintzen adi egotera. Ez nekien haren mutil lagunaz edo maitemindu zen neska bati buruz ari zen. Dilindan nengoen eta pentsatu dut hor egiazko indar bat bazela. Adi egon behar duzu. Ezin zara iritsi zure aurreiritziekin. Ziur naiz hori dudala nire baitan".

Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-07-19

Iraupena: 0:01:14

Erreferentzia: EKL-7-12

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-7-12

Gaia(k): Literatura eta irakurzaletasuna , Euskararen egoera

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Beste pasarte gomendatuak

Kristof Hiriart (argazkia: Laukitik At - EKE) Play EKE video

Lehen musika tresna

Kristof HIRIART

3 min

Maddi Ane Txoperena © LaukitikAt (EKE | cc-by-sa-nc) Play EKE video

Hedabideekiko harremana

Maddi Ane TXOPERENA

1 min

Play EKE video

Graxiana Castillon-en amets bat

Graxiana CASTILLON

2 min

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.