Bidarraiko Auñamendi elkartea eta trinketa berrituaren estreinatzea

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honen gaia Bidarraiko Aunamendi elkartea da. Elkartearen helburua mendi ibilaldiak antolatzea da Euskal Herria hobeki ezagutarazteko. Elkarteko bi kidek elkartearen egoitza den "Etxe zaharria"-ren aitzinean erantzuten diote kazetariari. Elkarteak antolatu ibilaldi baten irudiak ere ikus daitezke. Ibilaldi horren karietara, Donamartiriko laborari batek eta Peio BELLECAVE-k, Baiona inguruko ikasle batek erraten dute zergatik parte hartzen duten halako ekimen batean. Mendi tontorrean, haur batzuek Manex Pagola-ren "Xurxuri baten gainean" abestia kantatzen dute. Bigarren partean, Bidarraiko trinkete zaharberrituaren estreinatzea ikus daiteke. Ospakizuna Xalbat Argain-en, 84 urteko pilotari ohiaren inguruan antolatua da. Estreinatzeko pilota partidaren zatiak ere ikusten dira.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047676

Grabaketa herria: Bidarrai

Data: 1973-07-05

Iraupena: 0:17:28

Media mota: Bideoa

Gaiak: Pilota, Mendia eta hondartza, Elkarte-giroa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.