Antxoa arrantza

Oraindik ez da sarean ikusgai/entzungai grabaketa hau. Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek antxoa arrantza Donibane Lohizune/Ziburuko portuan aipatzen du. Erreportaiak "Massilia" ontzia segitzen du, Martin PERY patroia eta Manuel Lafourcade sukaldaria elkarriztetatuak direla. 20 metroko arrantza-ontziko eskifaia 14 gizonez osatua da: PERY 3 anaiak, armadoreak direnak (Martin patroia, Edouard bigarrena eta Pierre), Miguel Medina (mekanizier burua), Henry Hens (2. mekanizier), Clément Castet, Pantxoa Fagoaga, Jeannot eta Henry Rey, Marcel Gloaguen, Jean-Claude San Sebastien eta Michel Fagoaga (aña).
Kaian Léon MUGICA Donibane Lohizune/Ziburuko Arrantzaleen sindikatako lehendakaria arrantzaren egoeraz mintzo da. Kontserbategiko langile batek ere kazetariaren galderei erantzuten die.

Lekukoa(k): Léon Mugica, Martin Péry

Herria: Donibane Lohizune, Ziburu

Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047655

Data: 1972-06-05

Iraupena: 0:13:41

Media mota: Bideoa

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.