Hendaia

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honen gaia Hendaiako hiria da. Historialari batek azaltzen du mugak zer nolako eragina izan duen biztanleriaren gainean. Orduko auzapezak esplikatzen du hego Euskal Herritik etorri direnen artean bi kategoria badirela eta, biztanle berri horiek desberdinak badira ere, euskara eta euskal tradizioa atxikitzeko ados direla. Erreportaiak, euskara eta euskal kulturaren alde lanean ari diren bi elkarte hartzen ditu adibidetzat: Haize Garbia, bi hiztegi plazaratu dituena; eta Akelarre, Hendaia euskalduntzeko asmoa daukana.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273706

Grabaketa herria: Hendaia

Data: 1977-07-16

Iraupena: 0:15:30

Media mota: Bideoa

Gaiak: Euskara, Anekdotak, kontakizunak, Elkarte-giroa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

Beste grabaketa gomendatuak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.