Aita I. Mundu Gerrako desertore

Lekukoa(k): Extefana Irastorza

Aita 1914ko abuztuan deitu zuten I. Mundu Gerrako frontera joateko, Belgikara, hain zuzen. Urte eta erdi han pasa ondoren, baimenarekin itzuli zen etxera hamabost egunerako, Extefanaren ahizpa zarrena jaio zelako. Hamabost eguneko epea bukatutakoan gorputzak gerrara ez itzultzeko eskatzen zion eta desertatzea erabaki zuen. Hegoaldera pasatu zen, orduan. Bi urtez egon zen familia bereizita, aita morroi, hegoaldean, izeba baten etxean, eta ama eta Extefanaren ahizpa, amaren etxean. Amak eta aitak igandero ikusten zuten elkar, ordea, Pausun (Behobian), bidasoaren alde banatara hurbilduz. Gerra luzatzen ari zela ikusirik, Extefanaren amak, haur txikia altzoan pasatu zuen muga, Urruñatik Berara.

Lekukoa(k): Extefana Irastorza

Artxibo-funtsa(k): Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus

Bilduma: Iparraldeko ahotsak

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2009-11-09

Iraupena: 0:02:25

Erreferentzia: HEN-001-3

Badihardugu (ahotsak.eus) elkartearen artxibo-kodea: HEN-001-3

Gaia(k): I. Mundu Gerra (1914-1918)

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-SA 2.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-SA 2.0 - www.ahotsak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Beste pasarte gomendatuak

Play EKE video

Euskalkiari eutsi ala moldatu

Leire LASKARAI URMENETA , Ainhoa SARASUA LASKARAI , Maddi SARASUA LASKARAI

3 min

Play EKE video

Arranuak eta builtriak

Louis GARAT

1 min

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.