Maurice Harrieten (1814-1904) hiztegia
"Ikasketak bukatu ondoren, gogoa nuen ikerketa arloan gehiago murgiltzeko eta tesia egitea erabaki nuen. Haltsuar baten hiztegia ikertzea hautatu nuen, Maurice Harriet apezarena. XIX.garren mendearen erdian, euskara/frantsesa hiztegi bat idatzi zuen eta lan hori ez zen sekulan argitaratu, beraz eskuizkribu bat da. Hiru hizki hautatu nituen eskuizkribu horretatik eta horiek berridatzi nituen eta euskal hiztegigintzari buruzko historia ere landu nuen, lan interesgarria izan zen, lau urtez luzatu zena, aski lan bakartia; inguruko jende batzuek ez zuten ulertzen nola pasatzen ahal nituen orduak hiztegi baten aitzinean, baina gustuko izan nuen biziki.
Maurice Harrieten hiztegi hori, gero Landek anitz erabili zuen berea egiterakoan. Horretan da ere interesgarria eta betiko galdera da zergatik ez zuen Harrietek berea argitaratu denboran? Orain pentsatzen dut betiko lekuan dela oraindik, Baionako apezpiku etxean, ongi gordea, ohe baten azpian, horrela atzeman nuen nik. Halere erran behar da mikrofilmatua dela. Biziki orri handiak dira, denborarekin tinta ere galduz doa, Sekulako lana bada egiteko horretan ere."
Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2019-08-13
Iraupena: 0:01:40
Erreferentzia: EKL-12-11
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-11
Gaia(k): Euskara
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.