Koldo Amestoy

1952
Afiliazio herria: Hazparne

Koldo Amestoy Arrueta-Sarrikotan sortu zen (Nafarroa Beherea) 1952ko abuztuan. 2 urte gazteago den arreba badu, Ginette izenekoa. Haren aitak eta aitatxik ere “Ponts et Chaussées”-en lan egiten zuten. Zentzu horretan, Koldo herriko beste haurretarik ezberdina zen, beste haien burasoak laborariak baitziren.

Zertifikata Arruetako eskola publikoan (1958-1964) eta Brebeta Donapaleuko kolegio publikoan (1968) erdietsi eta, Cantau lizeora joan zen (1968-1971) lortu ez zuen batxilergo tekniko batean (eraikinak-obren gauzatzea) izena emateko. Alabaina, terminaleko urtean, lizeoko antzerki eta euskal kantu taldeetan hasi zen eta jarduera horiek denbora anitz hartzen zioten.

1971 eta 1975 urteen artean, eraikuntza alorrean aritu zen lanean, bai Arruetan, bai eta Angelun ere, denbora berean soldadugoa eginez (1973).

Ondotik, arkitektura marrazkilari bezala bere kontu jarri zen Hazparnen (1975-1980), lan hura utzi zuen arte, Baionako AEK-ko lehen langile permanentea bilakatzeko.

1980an, AEK-k euskarazko emankizun baten ardura hartu zuen Radio Adour Navarre irratian, hartan Koldo ipuinak kontatzen hasi zelarik. Esperientzia hari eta ukan formakuntza ezberdinei esker (antzerkian, maskekilako jokoan, ahotsaren inguruan, txotxongiloekin…), 1983an ipuin kontalari profesional bezala hasi zen. 2013ra arte, Euskal Herriko, baina ere Frantziako eta frankofoniako (Suitza, Belgika, Afrika, Quebec) bazter guzietan ibili zen ipuin kontalari gisa. Sortu zuen ipuinen eta ipuin kontalarien Hitza Pitz festibalak (1989-1995) herrialde frankofono haienganako ateak ireki zizkion. Gehienetan taula gainean bakarrik agertzen baldin bazen ere, Koldok alor ezberdinetako artista andana batekin lan egin du ere. Ipuingintzaren berpiztearen ezinbesteko bideratzailea izan da, bai eta euskaraz aritu den ipar Euskal Herriko lehen ipuin kontalari profesionala ere.

Ikus ere

Zati hautatuak

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-187 Hazparneko kultur astea 1981 0:15:10 Maite Barnetche
2 MB-238 Izaiaren sortzea 1983 0:13:33 Maite Barnetche
3 MB-267 Behin bazen olerkari bat 1984 0:14:24 Maite Barnetche
4 MB-278 Hazparneko galarrotsak 1985 0:15:17 Maite Barnetche
5 301 301 - Koldo Amestoy 2017 1:43:51 Terexa Lekumberri
6 MIT-1 Mitologia, euskal leienden bideetan - Koldo Amestoy 2026 0:26:29 Ospitalea zentroa - Centre d'Éducation au patrimoine

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.