-
|
- Euskara
Marie Arhie
1940
Afiliazio herria:
Idauze-Mendi
Marie Arhie 1940ko ekainaren 23an sortu zen Bithirinan lau haurrideko familia batean. 14 urte arte herriko eskolan ibili ondoan, lan munduan sartu zen. Lehenik familiaren etxaldean aritu zen eta ondotik, sasoin batzuz Lurdako hotel batean. Bere senarra han ezagutu zuen, beste hotel batean gelazain bezala ari baitzen.
1968an, bikote gaztea Xiberora bizitzera itzuli zen. Battitte, Marie-ren senarraren herrian plantatu ziren, Idauze-Mendin, eta beren etxea hor eraiki zuten. Battite Béguerie lantegiko langilea bilakatu zen eta Marie etxean espartin puntak josten hasi zen haurrak hazten zituen ber. Bere lanak senarrarenak baino diru gehiago ekartzen zuen.
1973an beren bigarren haurra eskolan abiatu zelarik, Marie Béguerie lantegian sartu zen kolatzaile bezala, enpresa 1985ean hetsi zen arte. Ondoko urtean, zazpi hilabetez Etchandy-ren etxean aritu zen, postu berean. Bere ibilbide profesionala bukatu zuen ikastetxe bateko zerbitzu agente bezala hiru urtez arituz. Béguerie lantegia hetsi ondoren, bere senarra Chaumes gasnategian sartu eta erretiratu arte han aritu zen.
Marie Arhie Gabrielle Artçanuthury-rekin grabatua izan da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 202 | 202 - Gabrielle Artçanuthury - Marie Arhie | 2014 | 1:19:20 | Maddi Oihenart |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Marie Arhie-ren bizi ibilbidea | 0:02:13 | |
| 2 | Marie Arhie, espartin-muturren joslea etxean | 0:07:03 | |
| 3 | Marie Arhieren lana Béguerie lantegian | 0:05:32 | |
| 4 | Marie Arhie, lerroka lanean Béguerie lantegian: lan baldintzak | 0:02:22 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Marie Arhie, espartin-muturren joslea etxean | 0:04:20 | |
| 2 | Marie Arhie, lerroka lanean Béguerie-enean (1978-1985) | 0:03:14 |