-
|
- Euskara
Marie-Jeanne Arotçarena
1924 / 2018
Afiliazio herria:
Urketa
Marie-Jeanne Arotçarena 1924ko urriaren 13an sortu zen Bankako urruneko baserri batean (Manez Haundia). Han handitu zen, beste sei anai-arrebekin. Bankako eskola publikoan ibili zen hamabi urte bete arte, nahiz eta klase anitz huts egin, baserriko lanetan lagundu behar izaten zuelako edo anai-arrebak atxiki behar zituelako.
1944an, hogei urtetan ezkondu zen 1959an Estatu Batuetatik sartu zirelarik goizegi hil zen Baigorriko gizon gazte batekin. Urketako gazteluko neskato izan zelarik, herriko postaria ezagutu eta harekin ezkondu zen 1960an. Orduan, honen etxalde ttikian plantatu zen. Marie-Jeannek bere bizia Urketan iragan zuen, 3,5 hektareko Barbetegia baserrian, besteak beste behi esnedun batzuz eta horien hazteko laborantza lanetaz arduratuz (artoa, beterraba, arbia, bazka), baina ere esnearen saltzeaz eta bestelakotzeaz, baratzeaz, senarrak lanetik itzultzean laguntzen bazuen ere. Marie-Jeannek bere ekoizpenak Baionako Merkatu estalian saltzen zituen.
1961ean, bikoteak seme bat ukan zuen, etxaldearen segida hartu ez zuena. Arotçarena familian bi lan bazituzten, Aturri bazterreko herrietan aurkitzen diren familia anitzetan bezala, laborantza lantegiko lanarekin (galdategia, aroztegia), gatzagetakoarekin, arrantzarekin edo administrazio lan batekin uztartuz.
Alargundu ondoan, bere semeak Barbetegiaren ondoan eraiki etxeko apartamendu batean bizi izan zen.
Marie-Jeanne Arotçarena 2018ko uztailean zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 150 | 150 - Marie-Jeanne Arotçarena | 2012 | 0:48:32 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Banka Manez Haundia etxaldean sortua | 0:06:12 | |
| 2 | Kongregazioa Bankan. Bere senarraren ezagutza. | 0:01:57 | |
| 3 | II. Munduko gerla Bankan | 0:01:41 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Soldaduei janaria ematen | 0:07:31 | |
| 2 | Haurtzaroa ta gaztetasuna Banka Manez Haundian | 0:03:55 | |
| 3 | Bigarren gerla Banka Manez Haundian | 0:00:58 | |
| 4 | Demarkazio lerroa | 0:09:41 |