Louis Biscaichipy Ezterenzubi Agerrian sortua da 1920ko apirilaren 22an. Urte bat duenean, familia Eiheraldean plantatzen da. 7-11 urte artean, Ahatsako osaba baten etxean egoiten da, bere sortetxetik 3 oren bideetan, oinez. 11 urtetan, Eiheraldera itzultzen da. Hor lan ttipi frango eginen ditu 14 urtetan bortura artzain joan aintzin (Artxilondo). 19 urtetarik hara, artzaingoan segitzen du lau urtez, beste etxalde batzuendako. 1944an Esterenzubira ezkontzen da, ezkontza hortarik 7 haur sortuko dira. 1969an alargundurik, abiatzen da Ameriketara. Kalifornian 6 urte pasatu ondoren, etxera sartzen da artzaingoan segitzeko.
2017ko maiatzaren 26an zendua da.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 6 | 6 - Louis Biscaichipy | 2007-07-31 | 1:16:22 | Ezterenzubi | Pantxika Maitia |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Ezterenzubiko haur baten bizia 11 urte artio (1920-1931) | 0:05:50 | |
2 | Bizia bortuan Artxilondon | 0:02:54 | |
3 | Ogia eta mestura | 0:05:49 | |
4 | Mesturaren egitea | 0:02:21 | |
5 | Eguneroko eta besta egunetako janaria | 0:02:40 | |
6 | Igandetako eguna Ezterenzubin 1930 hamarkadan. | 0:05:51 | |
7 | Donibane Garaziko merkatua | 0:02:10 | |
8 | Mutil ezkondu arte (1940-1944). | 0:09:20 | |
9 | Kontrabanda Esterenzubin | 0:05:56 | |
10 | Etxe berri baten eraikitzea 1958an Ezterenzubiko mendian | 0:10:35 | |
11 | Ameriketara abiatzea 1969an | 0:02:46 | |
12 | Artzain bizia Kalifornian | 0:02:35 | |
13 | Artzain bizia neguan Kalifornian | 0:03:06 | |
14 | Artzain bizia udan Kalifornian | 0:06:50 | |
15 | Ardien erditzea | 0:02:17 | |
16 | Kaliforniako artzainaren oporrak | 0:03:51 | |
17 | Ameriketan irabazi dirua | 0:01:31 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Ezterenzubiko mutiko gazte baten bizia (193O hamarkadan) | 0:04:58 |
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.