Conchita Etchezaharreta

Sorturtea: 1927

Heriotze urtea: 2018

Conchita Etchezaharreta sortzez Urtizberea 1927ko abenduaren 7an sortu zen, Hondarribian (Gipuzkoa). Espainiako gerla zibilarengatik, hark eta bere familiak sorterritik ihes egin behar izan zuten. Gerla garaian, ofizioz militarra zen bere aita zendu zen.

Hendaian eta Biriatun egonaldi laburra egin ondotik, 1937an, familia Donibane Lohizunen finkatu zen. Han, portutik hurbil, Infantearen karrikan, Villa Benjamin etxeko apartamentu batean, arrotz logela bat atxiki zuen.

Doña Maria eskolan brebeta eta Angeluko Notre-Dame serorategian batxilergoa eskuratu zituen.

Conchitaren senarrak, Pantxoa Etchezaharretak, 1950eko hamarkadan, euskarazko lehen irratia sortu zuen. Biarritzeko kasinoko ganerretik hedatzen zuen.

Conchita, alargunduta, orain jabe den apartamentu hartan bizitzen segitu du. XVII. mendeko etxe hau Joan de Haraneder Infantearen Etxeko jabearena zen.

Conchita Etchezaharreta 2018ko azaroaren 1ean zendu da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 DL-6 DL-6 - Conchita Etchezaharreta 2012-04-11 1:51:56 Donibane Lohizune Xan Aire

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.