-
|
- Euskara
Mixel Ducau
1951
Afiliazio herria:
Baiona
Mixel Ducau Baionan sortu zen, Lahubiague auzoan, 1951ko azaroaren 9an. Auzo horretan handitu zen eta hango lehen hezkuntzako eskola publikoan ibili, bere bi ahizpak (zaharrena eta gazteena) eta auzoko haurrak inguruan zituela.
Bigarren mailako ikasketek Marracq (1962-1966) eta Endarra (1966-1967, hirugarrena errepikatu zuen) ikastetxeetara eraman zuten, eta gero Cantau lizeora, non oso gutxi erabiliko zuen eraikuntza eta herri-laneko brebeta eskuratu baitzuen.
Alabaina, Mixel Ducauk kontserbatorioan egin zituen urteen hastapenetik (1958tik 1964ra Baionan) musikarako interes eta trebetasun bereziak erakutsi zituen. Lizeoko bi lagunekin batera, erran nahi baita Biarritzeko Dufour anaiekin, Jaguars taldea sortu zuen (1965-1968). Hor, beste musika mota batzuk (jazza barne) eta beste instrumentu batzuk ezagutu zituen (memento batez saxofoia utzi zuen, gitarra elektrikoari lotzeko).
1968tik 1974ra, Euskal Herriko eta Biarnoko hainbat dantza-orkestratan jo zuen (Donibane Lohizuneko Pannetier, Daniel Durand, Paueko Georges Prater, El Fuego) 1974an Anje Duhalderekin (El Fuegoko bateriajolea) Errobi taldea sortu zuten. Ipar Euskal Herriko lehen rock duoa izan zen. Errobi 1974tik 1980ra aritu zen eta 5 disko atera zituen (1974an, 1977an, 1978an, 1979an, 1985ean).
1980-1990eko hamarkadan, Mixel beste eremu artistiko batzuetara bideratu zen, bai musika alorrean (Xango jazz esperimentaleko hirukotea 1980tik 1983ra, Bernard Lubat konpainia 1982an eta Madrilgo Mondragon Orquesta 1983-1984 urteen artean) bai alor profesionalean (grabazio eta ekoizpen estudio bat sortu zuen, 1985etik 1990era, Parisen).
Euskal Herritik pixka bat urrundu ondotik, taulagainera itzuli zen, Zaldibobo taldearekin (1990-1996), Joseba Tapia trikitilariarekin batera muntatu baitzuten. Gainera, 1995etik aitzina, Caroline Philips bere lagunarekin osatu duoan aritu zen (sei disko orotara, 2002tik aitzina Bidaia izendatu duoan).
Bidaian kantatzen segitzen du baina, gaur egun, Oreka Tx taldean ere parte hartzen du; kantaririk gabeko taldea da, non haize instrumentuak jotzen baititu txalapartaren laguntzeko.
Irakur ere
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-90 | Errobi musika taldea | 1976 | 0:15:38 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-150 | Daniel Landart euskal idazle eta olerkaria | 1979 | 0:19:19 | Maite Barnetche | |
| 3 | 337 | 337 - Mixel Ducau | 2018 | 1:31:25 | Terexa Lekumberri | |
| 4 | GI-ELEKETA-17 | Eleketa #17: Mixel Ducau | 2018 | 0:14:44 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Baionako kontserbatorioan ikasle (1958-1964) | 0:02:58 | |
| 2 | Gurasoen gustua kantua eta musikarako | 0:02:43 | |
| 3 | El Fuego taldeko Pantxoa Saint-Esteben eta publikoarekiko harremana | 0:02:25 | |
| 4 | Errobi (1974-1985), lehenbiziko euskal rock taldea | 0:08:02 | |
| 5 | Errobi taldearen bukaera. Euskal rock erradikalaren hastapenak eta testuinguru politikoa | 0:05:42 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.