Daniel Landart euskal idazle eta olerkaria
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek Daniel LANDART idazle eta olerkariaren erretratua eskaintzen digu. Euskal idazleak Donoztirin ditu erroak eta erreportaian, aitamak ikus ditzakegu 14 urtetan utzi zituen sortetxean. Daniel LANDART-ek kontatzen du zer den abertzaletasuna bere ustez eta Andde DUHALDE musikariak erraten du nolako gizona den Daniel LANDART.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273746
Grabaketa herria: Baiona
Data: 1979-04-01
Iraupena: 0:19:19
Media mota: Bideoa
Gaiak: Engaiamendu politikoak, Literatura eta irakurzaletasuna
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).