Anje Duhalde

1950
Afiliazio herria: Uztaritze

Anje Duhalde Biarritzen sortua da, 1950ean. Bere bizitzako lehen bi urteetan Arrangoitzen bizi izan zen, bere familia Uztaritzera bizitzera joan zen arte (haren aita hangoa da). Bost seme-alaba dituen familia bateko zaharrena da. Aita Baionako herriko langilea zen eta ama, aldiz, etxeko anderea.

Anje Duhalde Uztaritzeko San Frantzisko Xabierkoa eskolara joan zen, 14 urte bete arte, gero Marracq lizeora (1964-1966: harrerako laugarrenean eta hirugarrenean) eta azkenik Baionako Lachepaillet ikastetxera, non kontabilitatea ikasten hasi baitzuen.

Musikaren zale handia zen jadanik (lehen bateria 15 urtetan erosi zuen). Ikasketak utzi eta 1967an El Fuego euskal orkestra (euskal kantuak errepertorioan sartu zituen lehen taldea) famatuaren bateria-jotzaile bilakatu zen.
Orkestrarekin zuen engaiamenduak ez zion eragotzi kantari-musikari karrera hastea, 1970eko hamarkadaren hastapenean (lehen diskoa 1973an atera zuen) eta batez ere Mixel Ducau-rekin batera Errobi taldea sortzea. Errobi euskal rockaren aitzindaria izan zen (1974tik 1985era, bost disko).

1978an El Fuego utzi eta 1981 eta 1985 urteen artean Akelarre rock talde euskaldunaren kantaria izan zen.

1985etik goiti, Mixel Ducaurekin egin zuen azken diskoaren ondotik (Agurt’erdi), bakarkako lanari lotu zaio eta 1987tik 2012ra dozena bat disko atera ditu, gai berrien inguruan (Xabier Amurizaren bertsoak, Georges Brassens-en kantuen euskarazko moldaketa) eta melodiak.

Konpositore eta kantari gisa egin lanaz gain, 1988tik 1993ra Lapurdiko Gure Irratia irratiko estudioetan aritu zen eta gero Bilbao Hiri Irratia irratiko animatzaile lanetan, Bilboko Kafe Antzokian (1995-2005).

1975ean ezkondu zen, eta orain 1979an sortua den Txomin bere semearekin kantatzen du.

Erran daiteke Anjeren musika ibilbidea euskal musikaren historiarekin hertsiki lotua dela 1970eko hamarkadaz geroz.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-90 Errobi musika taldea 1976 0:15:38 Maite Barnetche
2 MB-150 Daniel Landart euskal idazle eta olerkaria 1979 0:19:19 Maite Barnetche
3 259 259 - Anje Duhalde 2016 1:34:02 Terexa Lekumberri
4 GI-ELEKETA-16 Eleketa #16: Anje Duhalde 2018 0:14:57 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.