Jean-Baptiste Garat Luhuson sortua da, 1928ko azaroaren 15ean. Lau haurridetan zaharrena zen. 1945ean,familia Hendaiara etorri ziren bizitzera. Aita, Luhusoko meategietako langile zena, etxetiar bilakatu zen "Bordaberria" etxean, eta hiru urte beranduago "Asporroz" etxaldean. Jean-Baptiste 1952an ezkondu zen "Asporozberria"ko alabarekin. Autobus gidari izan ondoan (1952-1957), arrantzale mekanikari bezala hasi da "Robert-Michel II" ontzian, ofizioa askoz hobekiago pagatua baitzen. 1959n, Jean-Baptistek Florenzio Canpandeguyrekin lehen ontzia erosten du, bizpahiru urte guziz aldatuko dutena, 1978 arte. Hogeita bi urtez, Jean-Baptiste mekanikari izanen da eta Florenzio patroi.Abentura hori bukatzen denean, Jean-Baptistek segitzen du "Hendaiako Izarra"-n 1983a arte eta gero arraste-ontzi pelagiko jabe bezala. Erretreta hartzen du 1985ean baina luzaz atxikiko ditu errespontsabilitateak arrantza munduan. Hendaiako portuaren garapena zor diogu.
2022ko otsailean zendu zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | MB-172 | Hendaiako portua | 1980-06-07 | 0:14:30 | Hendaia | Maite Barnetche | |
2 | MB-257 | Antxoaren gatazka | 1984-07-07 | 0:15:07 | Hendaia | Maite Barnetche | |
3 | 95 | 95 - Jean-Baptiste Garat | 2010-09-21 | 1:02:34 | Hendaia | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Jean-Baptiste Garat: aurkezpena | 0:00:58 | |
2 | Arrantza munduan sartu aitzin (1957) | 0:02:13 | |
3 | Ontzi pelagiko eta bolintxeroen arteko kataskak | 0:02:41 | |
4 | Pelagikoak | 0:01:07 | |
5 | Arrantza pelagikoaren garai oparoa | 0:01:32 | |
6 | Hendaiako portuaren beherakada | 0:05:13 | |
7 | Arrantzaren akabantza Hendaiako portuan | 0:02:16 | |
8 | Hendaiako portua: historikoa 1965etik 1976ra, arrainaren saltokiko krida sortu arte | 0:10:55 | |
9 | Hendaiako portua gorenean 1989an | 0:01:04 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Hendaiako portua | 0:24:10 |