-
|
- Euskara
Angèle Mendiboure
1931
Afiliazio herria:
Baiona
Angèle Elissalde, Mendiboure esposturik, 1931n sortu da Makean kokatu baina Luhusoko parropiari lotu Sendalepoa etxean. Sai haurrideko familian laugarrena da.
6 urtetik 13ra herriko eskola publikoan ibiltzen da eta bertan zertifikata lortzen du. 1944tik 1951ra, familiaren etxean gelditzen da gehienbat bere burasoak laguntzeko.
1947tik aitzina, neguan ikasketa batzuk segitzen ditu Milafrangako Argizabal menaiu zentroan, "laborantza guneko menaiu" lanbide gaitasun brebeta lortzeko 1950ean.
1951n, herria uzten du baionar abokatu baten etxean sehi gisa sartzeko. Garai hartan, bere bihotzeko maitea (18 urte dituenetik harekin ibiltzen den luhusotar gizon gazte bat) bera ere baratzezaina da Angelun. 1953an ezkondu eta San Andres (Baiona Ttipia) auzotegiko Cordeliers karrikan plantatzen dira.
Senarra zendu zaiolarik 1978an, hotel batean etxeko garbitzaile gisa lan egiten hasten da Angèle Mendiboure, adineko pertsona zaintzan, haren biloben zaintzan ondotik eta, bukatzeko, San Andres parropiako apezaren laguntzaile gisa.
Erretreta 1996an hartzen du eta Baiona Ttipitik joaten da hamaika urte berantago, 2007an, Marines Hiribideko eraikin batean plantatzeko.
55 urtez bizi izan da San Andres auzotegian Angèle Mendiboure parropiako bizian parte hartuz ere: Baionan iragan dituen lehen urteak bai eta, 1960 hamarkadatik aitzina arrunt aldatu den bizi moldeaz duen ikuspegia aipatzen dizkigu hemen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MAK-002 | MAK-002 - Angèle Mendiboure | 2012 | 1:03:00 | Ahotsak.eus | |
| 2 | 266 | 266 - Angèle Mendiboure | 2016 | 1:27:45 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Bastarta sortzean: arartekolaritza lana | 0:01:47 |