Anita Pitrau

Sorturtea: 1936

Afiliazio herria: Atharratze-Sorholüze

Anita Galant, Pitrau ezkondurik, 1936an sortu da Azkarateko Garakotxean. Hamar haurren zaharrena da eta eskola garaia bukatu orduko (zertifikata lortu eta Azkarateko eskola publikoan 1950ean), aita laguntzen hasten da familiako etxaldean. 

Kari horretara Breton Jauna, laborantza aholkulariaren ezagutza egiten du eta honek, herriko beste laborari askori bezala, landatze teknika berriak irakasten dizkio (endibiak, luzokertxoak, marrubiak, urazak) bai eta landatze hauei lotu fomakuntzak eskaintzen ere.  

Gazteri Laborari Katolikoan (JAC) parte hartzeak irekidura preziagarria ematen dio ere. 

Familiako etxaldean iragan urteetan (1952-1966), soldata osagarri bat segurtatzen du Anitak Donibane Garaziko Garicoits drogerian (1960-1966).

1966an, 30 urtetan, Jean Pitrau laborari eta militantearekin ezkontzen da eta Garakotxeatik badoa Atharratze-Sorholüzeko Arhane auzotegian, Madalenaren gainaldean dagoen Erbinian plantatzeko. 

Mendiko laborantzan segitzen du menditarren biziari osoki bihurtua eta usu etxetik joan behar duen senar baten ondoan. Hau bortizki hiltzen da 47 urtetan, 1975eko uztailaren 17an, baina Anitak sendoki eusten dio erronkari: GAEC (etxalde bateratuko laborantza taldea) bat muntatzen du beste emazte batekin 1979an, eta Françoise haren alabarekin ondotik 1990an, aitzin erretretan sartu aitzin 1992ko abenduaren 1ean. Alabaina, Anita eta Jeanek bi alaba ukan dituzte: Maite 1968ko abenduan eta Françoise 1970eko martxoan. 

Erbiniak bizirik dirau gaur egun, ardi esne tranformaketari esker (gasna eta jogurtak eginez) eta bere jatorriko lurrean errotua den belaunaldi berriaren  jarraikitasunari esker. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 278 278 - Anita Pitrau 2016-09-20 1:40:00 Atharratze-Sorholüze Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.