Yvonne Oçafrain

1948
Afiliazio herria: Banka

Yvonne Oçafrain 1948ko azaroaren 28an sortu zen Bankako Aisarri auzoko Irioinia etxean. Lau haurrideko familia bateko bigarrena zen. 10 urte arte, Aisarriren mugakide den Hairako Errekako eskola publikoan ibili zen, eta gero herriko eskolan. Han, CEP agiria lortu zuen 14 urtetan. Ondotik, kurtsoak hartu zituen herriko serorek atxikitzen zuten menaiu zentroan, eta 10 hilabetez neskato bezala joan zen Biarritzera. 1967ko martxoan, Antton Bankarrarekin ezkondu zen eta familiaren etxaldean plantatu zen. Lehen semea 1968ko martxoan sortu zen eta ondotik, beste hiru haur etorri ziren: alaba bat eta bi seme. Erretreta arte, Yvonnek bere senarra lagundu zuen, bai etxaldean, bai militante engaiamenduetan ere: ardi esne ekoizleen elkartean eta Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuan. Paraleloki, 40 urtetik goiti, diru gehixeago irabazten hasi zen, igande eta astelehenetan Donibane Garaziko jatetxe batean zerbitzari bezala lan eginez. Gaurko egunean erretretan baldin bada ere, goi-mendikoa eta plazatik 6 kilometrotan den Irioinia etxaldean bere semea laguntzen segitzen du.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 401 401 - Yvonne Oçafrain 2022 1:05:18 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Bost bankar emazteren bizipenak 0:29:37
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.