Arte munduan mugazgaindi

Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

"Nik iparraldean beti ezagutu dut artea egiteko parada. Xiberoan adibidez jendea kurios da eta erakusketetara doan jendeak badu sentsibilitate bat, kuriositate bat, gogo onez ikusten du; artistaren lana maite ala ez, hori beste kontu bat da, baina jendea joaten da, galdetzen du zer den… Bada nonbait zeharkako antolamendu bat, “de fakto”, gune, ez gune, instituzioekin ala gabe, lagundua izan ala ez, leku egokian ala ez … Zinez optimista naiz zeren jendeak sortzen du, praktikatzen du artea nahiz eta leku egokian ez izan. Hori da nik ezagutzen dudana, Bilbon zein Xiberoan.

Bilbon bestetik, jende pila bat doa Guggenheimera baina hortik metro gutxira badira galeria batzuk inor gabe. Dena oso selektiboa da, erakusleihoa bada eta ondoan praktika bat baztertua da. Xiberoan aldiz leku gutxi daude arteari dedikatuak, baina dauden leku horietan, jendea dago, ikustera doana gogotsu, praktikatzera doana. Ezin da konparatu baina badaude guneak praktika herrikoientzat; ni ez naiz gai konparatzeko baina hori ikusten dut".


Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2017-12-21

Iraupena: 0:02:54

Erreferentzia: EKL-2-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-2-3

Gaia(k): Arte plastikoak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.