Dantzaria, musikaria eta Saratarra

Aski ongi laburbiltzen dute nire ibilbidea, dantzan ibilia, Saratarra eta kulturan eta musikagintzan bereziki, aktore. Gaztetik murgildu naiz kulturgintzan, izan ere nire aita Eltzegor taldean kantari zen eta gero proiektuz proiektu, elkarlanak erakarri nau eta gaztetxetik hasiz, gero nire ibilbidea egin dut, jendea ezagutuz eta jende horiekin proiektuak sortuz. Ez naiz dantzari trebea baina egia da, dantza hamabi urterekin hasi nuen Patxi Perezekin, futbola utzi eta gero. Zinez lagun onak egin ditut bertan eta esperientzia izigarri ederrak bizi izan ditut. Hemezortzi urte nituenean, talde sendoa genuen eta hor dantza eta musika uztartuz, talde berri bat sortu genuen, Zpeiz Mukaki izenekoa. Munduan bidaiatu eta Euskal Herrian barna ere anitz mugitu ginen. Taldea ospetsu egin zen sare sozialetan ere, norbaitek grabaturiko bideo itsusi bati esker. Bapatean bideoak milioi bat pasa bisita eduki zituen eta ETBko albistegietaraino iritsi zen! Egiazko Buzz mediatiko hori irriz hartu genuen baina hori baino gehiago, esperientzia bikainak atxikitzen ditut gogoan dantzari garai hortarik eta Euskal Herria ongi ezagutzeko eskaini digun parada ere bai.


Lekukoa(k): Joanes Garcia-Basurko

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-02-27

Iraupena: 0:02:08

Erreferentzia: EKL-27-EKL 27-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 27-1

Gaia(k): Kultura, Dantza, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.