Nekatoenea literatura sorkuntza egonaldia

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak idazle egonaldi bat proposatzen diete urte guztiz idazleei (ikus. Nekatoenea literatura sorkuntza egonaldia: deialdi berria albistea). Aurtengo berezitasuna da Getariako Elkano Fundazioa ere partaide dela, bost ehun urte bete baitira Elkanok munduari bira eman zionetik. Hilabete batez Nekatoenean egonen naiz, xantza handia dut Hendaian, Abbadia gaztelu ondoko etxe zahar eder horretan, olerkiak idazten egoteko aukera edukitzeaz. Ez dira Elkanori buruzko olerkiak izan behar baitezpada baina Elkanorekin lotura bat behar da halere, hori da baldintzetako bat. Orduan itsasoaz izanen dira, hitza zabalik hartuta. Elkanok munduari bira eman zionean, harentzat, itsasoa zen gauzak deskubritzeko, mundua ezagutzeko esperantza animaleko bat. Geroztik mundua anitz ttipitu zaigu, dena bertara dugu eta itsasoak erakutsi digu bisaia zinez ilunak ere badituela. Mediterraneoan, jende anitz hiltzen ari dira. Itsasoa zeharkatzeko arriskua hartzen duten jende horiek, gu garaian bezala, mundu hobe baten bila doaz, alegia pertsona horiek orain itsasoa ikusten dute guk garaian genuen ikuspuntutik. Hori da gogoan dudan abiapuntua orain, gero ikusiko dut nora eramaten nauen, izan ere praktikan, idazten ari zarenean norabidea maiz aldatzen da."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:02:02

Erreferentzia: EKL-20-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-2

Gaia(k): Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.