Madeleine Mendiondo : argiaren mezulari – 2. zatia

Oraindik ez da sarean ikusgai/entzungai grabaketa hau. Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun hau hiru parteetarik bigarrena da. Sohutako sendatzaile batengana garamatza Maite Barnetchek, Sohutako "Morot" ostatuko etxekanderearengana, hain zuzen ere. Argiaren baitan eta izpiritu onen baitan sinesle, gatzaren inguruko erritual batzuren bidez sendatzen ditu eriak, haien ondoan egonez, ala telefonoan mintzatuz. Pertsonalitate handiko andere baten ezagutza proposatzen digu Maite Barnetchek. Izan ere, "Euskal Herria Orai eta Gero" emankizunetako erreportai misteriotsuenetarik bat da.

Lekukoa(k): Pierre Guiresse, Madeleine Mendiondo

Herria: Sohüta

Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBC06023690

Data: 1984-11-17

Iraupena: 0:15:03

Media mota: Bideoa

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.