Komiki baten sorkuntza

Lekukoa(k): Marko Armspach

"Goiz honetan Interneten ikusi dut komiki hutsak ateratzen hasi direla, alegia, marrazkiak dituzu eta zuk bete behar dituzu burbuilak, zure istorioa sortuz… Gure lana ez da hori, gure lana ez da bakarrik binetetan marrazkiak sortzea. Sekulako lana eta prozesu zabal bat dago komiki baten atzean. Prozesu hori segitzen dut nik, lehenik testua ezagutuz, gero horren inguruko dokumentazioa, informazioa bilduz, egileen arteko harremana edukiz, erran nahi dugunaz, ideiak adierazi nahi ditugun moldeaz, eta guzti hori. Izan ere komikien egiazko hizkuntza bat dago, hori jakin behar da, ni gidoilari ezberdinekin ari naiz eta harreman ezberdinak ditut bakoitzarekin, lan molde ezberdinekin. Anitzetan, testua hartzen dut, lehen marrazkia egiten dut, onarrarazten dut, eta hura behin onartuz geroz, bukatzen dut guztia marrazten. Aldiz, Le jour où le bus est reparti sans elle komikiarekin, ez da horrela gertatzen; testua pasatzen didate, elkarrekin hitz egiten dugu, adierazi, pasarazi nahi dugunaz, ondotik nik marrazten dut, bukatzen dut nire marrazkia, asumitzen dut nire lana eta erakusten diet. Ados bagara, bai marrazkiarekin, estiloarekin eta bai eta ere intentzioarekin, ongi pasatzen da, onartzen da eta segitzen dugu. Beste gidoilariekin, testua dut, zirriborroa egiten dut, onartzen da edo aldatzen da eta bukatzen dut. Azkenik, hirugarren pausu bat bada, koloristarena. Inportantea da jakitea komikia hiru pertsonekin egiten dela: gidoilaria, marrazkilaria eta kolorista. Koloristak ekartzen du beste irakurbide bat, beste dimentsio bat, eta gaur egun dugun borroka, haien lana baloratzea da."


Lekukoa(k): Marko Armspach

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-23

Iraupena: 0:02:36

Erreferentzia: EKL-15-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-6

Gaia(k): Marrazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.