Kontestu batean kokatzen den lan-prozesua

"Guk ez dugu airean sortzen, ingurumen bat, kontestu bat beharrezkoa zaigu, izan dadin kontestu industriala edo komertziala, izan dadin enpresaren historio edo jakintza. Azkenean, osagai ainitzek egiten dute galdera hori. Gu erdian kokatzen gira eta osagai horiek nahasiz eta uztartuz sortzen dugu zerbait, objektu bat sortzen dugu. Baina ez gara objektutik hasten, hasten gara ekuaziotik. Ez da gauza bera esku langintzan ari den enpresa batekin aritzea edo enpresa industrialarekin. Beti badira mila kondizio eta ariketa, baldintza horietan kokatu behar da. Ni ez naiz bakarrik ari, hiruzpalau gira elkarrekin lanean ari, hori gure barne funtzionamenduari buruz. Gero enpresei begira, guk kreatibitatea ekartzen dugu. Erran nezake, objektuen bitartez, istorio bat kontatzen dugula enpresa batentzat. Hori ekartzen dugu guk."

Lekukoa(k): Jean Louis Iratzoki

Herria: Azkaine

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-02-14

Iraupena: 0:01:49

Erreferentzia: EKL-8-EKE-8-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKE-8-2

Gaia(k): Ikerketa, Lan prozesuak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Jean Louis Iratzoki

Jean Louis Iratzokik (1965, Donibane Lohizune) Azkainen kokatu du Iratzoki Lizaso, industria diseinu estudioa. Parisen, barne arkitekturan –Boulle Eskolan– eta Madrileko Diseinu Industrialean Eskola Esperimentalean diplomak lorturik, lankideekin ari da orain Euskal Herria, Kanada, Frantzia, Espainia, eta beste bazterretako enpresa andanarekin lanean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.