Egun bi gazte mintzo

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek hitza ematen die bi gazte hauei: Mayi BARRIOLA, 25 urtekoa, Baionako Bourgneuf karrikan dagon euskal liburudendan lanean ari dena, eta Peio BELLECAVE, 20 urteko ikasle bat, Hiriburun bizi dena. Biek euskal gazteriaren kezkak eta itxaropena aipatzen dituzte. Emankizunaren bukaeran, Mayi BARRIOLA eta Peio BELLECAVE ostatu batean dira, lagun batzuez inguraturik. Lanaren, euskal kulturaren eta euskararen egoeraz mintzo dira. Elkarrizketen artean, musika sekuentziak badira: Maite IDIRIN-ek hiru kantu kantatzen ditu: hauen artean "Nire herria" eta "Zuok gazteok, zuok gazteok".


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047685

Grabaketa herria: Baiona

Data: 1974-03-18

Iraupena: 0:16:29

Media mota: Bideoa

Gaiak: Ekonomia eta industria, Euskararen egoera


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.