-
|
- Euskara
Jakes Casaubon
1925 / 2021
Afiliazio herria:
Izura-Azme
Jakes Casaubon 1925eko azaroaren 10ean sortu zen Izura-Azme herrian. Familiako lau haurren arteko zaharrena zen. Aita biarnesa, Izurako emazte batekin ezkondu zen. Ofizioz, oihanzaina zen.
Jakes 1936a arte Izurako lehen mailako eskolan ibili zen. Ondotik, Donibane Garaziko Mayorga kolegioan eta Kurtso Osagarrian ikasi ondoren, oihanzain izateko ikasketak egin zituen Orléans-en (1942-1945).
1947ko ekainetik 1955era, Senperen oihanzain gisa lan egin zuen. 1955eko uztailean, oihan mundua utzi eta Miarritzeko hirian, ur geza ikertzen zuen laborategi batean hasi zen, 1968an INRAko kide bilakatuko zena.
Jakes 1985ean erretiratu zen.
Senperen oihanzain zelarik, Josefina Albandoz errientsarekin ezkondu zen. Bi haur ukan zituzten.
Bere ibilbide profesional oparoari eta bere gaitzeko jakin-minari esker, ezagutza eta oroitzapen anitz zituen, baina gizon umila egoten zen halere.
2021eko abuztuan zendu zen.
Ikus ere:
- Oihanetik itsasora, naturatik kulturara: Jakes Casaubon (Egilea: Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendari ohia - 2005ean omenaldi batendako idatzi testua - PDF)
- Leinuak - Azken artzainen solasak, Jakes Casaubon-ek Erakats elkartearekin argitaratu toponimia lanen zerrenda (PDF)
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-180 | Senpereko INRA | 1981 | 0:14:59 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-289 | Izura | 1985 | 0:14:29 | Maite Barnetche | |
| 3 | BIA-001 | BIA-001 - Jakes Casaubon | 2010 | 1:10:00 | Xan Aire | |
| 4 | 98 | 98 - Jakes Casaubon | 2010 | 3:56:00 | Terexa Lekumberri | |
| 5 | ABK-5 | Oztibartarrak lekuko | 2024 | 0:54:00 | Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jakes Casaubon: haurtzaroko Izura | 0:02:41 | |
| 2 | Ogi joitea | 0:07:18 | |
| 3 | Lanbide ezberdinak adieraziak | 0:02:41 | |
| 4 | Abereak | 0:03:33 | |
| 5 | Zurezko errotak | 0:04:00 | |
| 6 | Herrira sartzeko dantza enkantean emana | 0:02:44 | |
| 7 | Dantza jauziak ikastea eta praktikatzea | 0:02:20 | |
| 8 | Apez bortitzak | 0:02:21 | |
| 9 | Aisialdiak kontrolpean | 0:01:19 | |
| 10 | Turtira, dantza maisua | 0:02:34 | |
| 11 | Manez Eiharts, arotz bat dantzaria | 0:01:37 | |
| 12 | Enteramendu ondoko sua | 0:01:52 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Dantza Izuran XX. mendearen lehen zatian | 0:05:04 | |
| 2 | Oztibartarrak lekuko | 0:54:00 | |
| 3 | Apez bortitzak | 0:03:41 | |
| 4 | Enteramendu ondoko sua | 0:01:52 | |
| 5 | Ogi joitea | 0:05:51 | |
| 6 | Izurako bi dantzari : Turtira eta Manez arotza | 0:04:11 | |
| 7 | Karrikako ofiziale eta langileria | 0:05:28 | |
| 8 | Orga erroten ferratzea | 0:04:00 |