Xipri Arbelbide © Sébastien Husté - EKE-ICB

Xipri Arbelbide © Sébastien Husté - EKE-ICB

Xipri Arbelbide

1934
Afiliazio herria: Heleta

Xipri Arbelbide Heletako Bizkaia etxean sortu zen 1934ko abenduaren 17an, laborari-familia batean. Misionest izateko ikasketak egin zituen 1943tik landa Afrikar Misioetan: lehenik Baudonnen, gero Nantesen, eta ondotik Belgikan eta Lyonen. Ikasketak gelditu zituen 1956ko maiatzetik 1958ko agorrilera Alemanian eta Aljerian soldadugoa egiteko.

Xipri Arbelbide apez ordenatua izan zen Heletan 1960an, eta, gero, teologia-lizentzia bat egin ondoan Lyonen 1960-1961ean, Baudonneko Afrikar Misioetan irakatsi zuen 1961etik 1964ra. Ondotik Boli Kostara joan zen, eta han egon 1976a arte, lehenik Bingervilleko seminarioan eta 1967tik goiti, Tiassaléko parrokian.
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolan (EHESS) urte bateko ikasketak egin ondoan, 1977an Uharte Garaziko (Baxenabarre) parrokiaren ardura hartu zuen. 1982an utzi zuen parrokia eta 16 urtez (1982-1998) Gure Irratian ari izan zen lanean. 1998tik 2001era Aiherra eta Izturitzeko parrokien zerbitzuko ari izan da. Ordutik Baionan bizi da.

Liburu eta artikulu franko idatzi ditu, eta biografiak eta dokumentu-ikerketa ditu bereziki gogoko. Bidegileak bildumarentzat Euskal Herriko zortzi pertsona ospetsuren biografia idatzi du: Piarres Lafitte (1997), Marie-Jeanne Minaberry (1998), Manex Hiriart-Urruty (1998), Gabriel Lerchundi (2001), Maite Barnetche (2002), Jean-Pierre Goytino (2003), Janpierre Arbelbide (2005) eta Martin Hiribarren (2012).

Besta Berriren gaia landu du, bai eta dantzaren lekua erlisionezko praktiketan, Jimeno Jurio historialariaren idazkiak aztertuz.

Zati hautatuak

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-239 Heletako feria 1984 0:15:06 Maite Barnetche
2 EKL-14 EKL-14 - Xipri Arbelbide 2009 0:47:39 Pantxoa Bergara "Xabaltx"
3 191 191 - Xipri Arbelbide 2013 1:02:27 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.