Jendarteak nola baloratzen du artea?

Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

"Nire ustez gero eta gutxiago baloratzen da artea gizarte honetan, errentagarritasun kontuengatik. Ikusten da zentro garaikide handi zein txikietan, artista handiekin zein xumeekin. Gero badira zirkuitu handitan dabiltzan artistak baina hori beste mundu bat da, beste unibertso bat. Oro har uste dut artearentzat ez dela momentu ona gaur.

Baina ene ustez, kontraesana dago nonbait, izan ere jendeak gero eta behar handiagoa dauka barrukoa azaleratzeko. Uste dut artea modu baliosa dela nortasuna manifestatzeko, tresna egokia da horretarako. Jendeak gero eta behar handiagoa du nortasuna agertzeko. Gure gizarte honetan indibidualismoa gero eta handiagoa da, egia da, baina gero eta gehiago, anonimatu batean bizi gara kolektiboki eta jendeak bere nortasuna agertzeko beharra du. Zentzu horretan uste dut optimista naizela. Bestalde, Ipar Euskal Herrian begiratzen badugu, guneak badira arteari zuzenduak, baina instituzioetan, izen handiak behatzen dituzte eta jende normalarentzat, artista xumeentzat, zaila da gela bat aurkitzea erakusketa antolatzeko; nik momentuz, galderak baditut oraindik. Bestalde, jende askok praktikatzen du margolaritza eta hori ongi da, halere horrek ez du erran nahi egiten den guztiak balio duenik. Gune gutxi daude eta jende asko ari da. Hobe! Horrek erakusten du zabaltzen ari dela artea, baikorra da. Beste fenomeno bat dago ere, hirigune erraldoietan badaude gune oso handiak, Guggenheim Bilbon, Tabakalera Donostian eta horrelako beste gune zenbat non erakusketa oso onak proposatzen diren baina herriko jendearekin lotura gutxi dutenak. Arte ona dago, galeria onak daude, baina nire ustez jende gutxirentzat. Nire ustez, interesgarriarena litzateke arte herrikoian pentsatzea. Erraza da erraitea, hori filosofia da. Beste gauza bat da gero gauzatzea; baina nire konklusioa zera da: jende anitzek artea behar du, jende gutxi bizi da arteaz baldintza onetan, zirkuituak gero eta gutxiago eta gero eta hetsiagoak dira eta finantzamenduak boteredunen kontrolpean daude artean ere, beste gauza anitzetan bezala funtsean".


Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2017-12-21

Iraupena: 0:04:21

Erreferentzia: EKL-2-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-2-2

Gaia(k): Arte plastikoak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.