Jean-Baptiste (Battitta) Arotcharen

1926 / 2019
Afiliazio herria: Idauze-Mendi

Battitta Arotcharen 1926ko abuztuaren 29an sortu zen Xiberoko Idauzeko (ikus Idauze eta Mendi herrien elkartzetik 1852an sortu Idauze-Mendi) Idartea izeneko etxean. Baserri ttiki hori herriko ostatu nagusia zen ere. 

Etxaldearen etekinak ttikiak baitziren, diru gehixeagoren irabazteko, etxekoak orga garraiotan ari ziren ere, hala nola egurra karreatzen.

Hamaika haurridetako azkena izanik, Battitta herriko eskola publikoan ibili zen hala moduko jarraikidetasun batekin. Ondotik, Idauzeko Etxebarnea izeneko etxean mutil izan zen (1938tik 1944ra) eta gero Arrokiagako Monaut izenekoan, 1944tik 1951ra.

1952an, eihera bat zeukan Sohütako Gatzan etxaldeko Kattalinekin ezkondu zen. Hiru haur ukan zituzten: seme bat 1953an eta bi alaba 1956 eta 1959an.

Battittak mendiko laborantza, artzain bizia eta haren bilakaera ongi ezagutu zituen. 

Laboraria izateaz gain, semea postaria zen ere. Erretiratu ondoan, erlezaintzan hasi zen eta hortan ari da gaur egun ere. Beren lurrak auzo laborari bati arrandan eman dizkiote, bilobetan nehork ez baitzuen segida hartu nahi.  

Battitta Arotcharen 2019ko martxoan zendu zen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 332 332 - Jean-Baptiste (Battitta) Arotcharen 2018 0:56:04 Terexa Lekumberri , Philippe Etchegoyhen

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.