Marie-Christine Oçafrain

1955
Afiliazio herria: Banka

Marie-Christine Oçafrain sortzez Ibarra 1955ean sortu zen Bankako Beherekoborda etxean. Bi urte zaharragoa zen bere anaia bakarra 46 urtetan zendu zen. Bere amak, Petra Tellecheak La Rosée mediku zentroan lan egin zuen 23 urtez eta bere aita, Ximun Ibarra oihanetan ari zen. Nafarroako Sunbilla herrian sortu gizona, bertsolaria zen, “Zubikoa” izengoitiz ezaguna zena.

Marie-Christine 5 urterekin abiatu  zen herriko eskola publikoan. Hor erdietsi zituen CEP agiria eta 6.ean sartzeko azterketa ere.  Ondotik, Baigorriko Jean Pujo kolegio publikoan egon zen 1967tik 1971ra, eta Baionako Paul Bert lizeoan 1971tik 1974ra. Batxilergoa erdietsi zuen urte berean, Bankako Marmaroa etxaldeko René Oçafrainekin ezkondu zen. Bere senarrarekin, etxalde horren kudeaketaz eta transmisioaz arduratu ziren. Hiru seme ukan zituzten: Jean 1976an, David 1978an eta Sébastien 1985ean. 2007an, Davidek etxaldearen segida hartu zuelarik, Marie-Christine Alduden euskal zerriak hazten dituen Pierre Oteiza xerriki egilearen etxean lan egiten hasi zen. René 2016an zendu zen ; Marie-Christine 2017an erretretan sartu zen.  

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 402 402 - Marie-Christine Oçafrain 2022 0:57:31 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.