"Iduzki denean" - "Adios Getaria" kantuak

3 kantu badaude argizarizko zilindroan, lehen biak Antoine Suhas emanak, hirugarrena "Ahaide zahar huntan" Joseph Jaureguiberrek, 01:06 minututik goiti.

Oharra grabaketa datari buruz: fitxa egiturak preso bakoitzari bere grabaketa guztientzat egun bakar bat baizik ematera mugatzen baitigu, informazio zehatzagoa aurkituko duzue Berlingo erakundeen katalogoetan, pasarte bakoitzeko kanpo loturan klikatuz. 

Lekukoa(k): Joseph Jaureguiber, Antoine Suhas

Herria: Arrangoitze

Artxibo-funtsa(k): Prusiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania)

Bilduma: Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917)

Elkarrizketatzailea(k): Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel, Georg Schünemann

Data: 1916-03-19

Iraupena: 0:01:41

Erreferentzia: BER-09-12

Prusiako Komisio fonografikoaren artxibo-kodea : Baskisch 496

Kanpo lotura: http://www.smb-digital.de/eMuseumPlus?service=ExternalInterface&module=collection&objectId=743517&viewType=detailView

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Sammlung Phonographische Kommission VII WS 238, Ethnologisches Museum, Staatliche Museen zu Berlin-PreuBischer Kulturbesitz / © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin

Euskaldun honen grabaketak Alemaniako bi erakundetan artxibatuak dira: argizarizko zilindroak Berlingo Etnologia Museoan, eta disko gramafonikoak Humboldt Unibertsitatean. Hots, kasuaren arabera, bi jabego ezberdin baditu. Humboldt Unibertsitateko artxiboen eskubideak zainduak dira. Kontsultagarri dira Euskal kultur erakundeko egoitzan (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera). Etnologia Museoak artxiboen soinuak eta dokumentuen irudi numerikoak mintzoak gunean zintzilikatzea baimendu digu, eta horretarako zinez eskertu nahi dugu.

Joseph Jaureguiber

Joseph Jaureguiber, Larrainen sortua 1884ko azaroaren 7an, ofizioz espartin-egilea, Gotainen hila da 1956ko urriaren 29an.

Aita Bernard Jaureguiber, 1851n sortua, hargina, eta ama, Marie Iribe, 1855ean sortua. 

Joseph Gotainen ezkondu zen 1913ko otsailaren 1ean Marie-Annette Etchegoyhen (1889-1966) dendariarekin. Gotaine Jaureguiberrian bizi zen bikoteak 7 haur ukan zituen: Marie (1913- ?), Marguerite (1921-2011), Marie-Anne (1922-1951), Pierre (1923-….), Ernest (1927-1988), Joseph (1928-2016) eta Edouard Jean (1930-2012).

Soldadoaren eta gerlako presoaren ibilbidea

Mobilizaturik, Joseph Jaureguiber gerlara joan zen 1914ko abuztuaren 4ean. Massiges-en (Marne) desagertu zen 1914ko abenduaren 21ean eta preso ezarria izan Alemanian, Meschede preso-esparruan. Jaureguiber zuberotarra Komisio fonografikoak euskaldunetan gehien grabatu zituenetarik bat da: 1916ko martxoan Merseburg-en grabatua izan da, eta 1917ko irailaren 30ean, Stolberg-en. Haren ahots indartsua azpimarratzekoa da. Honen artxiboak (kantu asko, pastorala pasarte, narrazio) Alemaniako 2 erakundeen artean banatuak dira.

Gerla bururatzean, 1919ko urtarrilaren 26an herriratua eta 7garren erregimendu kolonialan ezarria izan zen. Eta martxoaren 31n etxera igorria, Gotainera. Erreserban emana 1924an, afekzionerik gabe ezarria izan zen 1927ko urtarrilaren 16an.

Etxekoen memoria 100 urte pasa ondoan

Joseph Jaureguiberren aztarnak xekatzen zituela, Maider Bedaxagar zuberotarrak honen 2 seme filmatu ditu 2015ean, Joseph (1928-2016) eta Pierre. Azken honek bazakien aitak kantatu zuela Alemanen aurrean. Bi semeen ihardokitze hunkigarria ikusgai da Maitia nun zira?, 2016an Ainara Menoyok eta Elena Canas-ek sortu dokumentalean.

Iturriak:

- Prusiako Komisio fonografikoaren fitxa © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin (EKEn kontsultagarri grabaketetako beste dokumentu guziekin)

© Pirineo-Atlantikoetako Artxibo Zerbitzua [sarean]:

- Larraine herriko-etxeko sortze akta: http://earchives.le64.fr/img-viewer/FRAD064003_IR0002/LARRAU/5MI316/viewer.html?ns=FRAD064006_5MI316_1284.jpg
- Frantses armadako erregistroa: https://consultarchives.le64.fr/registre_militaires/78967

Antoine Suhas

Antoine Suhas, Arrangoitzen sortua 1885ko azaroaren 8an, istripuz hil zen 1946an, eiherazain izateaz gain egiten zuen postari (edo faktur) lanetan ari zelarik. Mathieu Suhas Bardoztarraren eta Sabine Doyharçabal Uztariztarraren semea.

1910ko ekainaren 4ean ezkondu zen Marie-Jeanne Daguerrekin eta 3 haur ukan zituzten. Bi, gerla aitzin sortuak Arrangoitze Errotahandian, Marguerite (1911-2004) eta Martin (1912-2002), eta hirugarrena, Jean-Baptiste, gerla ondoan.

Soldadoaren eta gerlako presoaren ibilbidea

Soldadogoa 1906an hasia 49garren Infanteria erregimentuan, erreserbako erregimentura pasa zen 1908an. Harrera onagatik saristatua izan zen (certificat de bonne conduite).

1914ko abuztuaren 1eko mobilizazioarekin, 249. Infanteriako erregimentua integratu zuen abuztuaren 4ean. Alemanek hartu zuten Craonnellen (Aisne eskualdea) 1914ko irailaren 20an, eta preso sartu Zerbsteko preso kanpamenduan. 1915ko azaroaren 8an Merseburgeko kanpamendura igorria izan zen, Nazioarteko Kurutze Gorriaren gunean dagon Kommandanturreko agiriaren (P 32191) arabera.

Prusiako Komisio fonografikoak bertan grabatu zuen 1916ko martxoaren 19a, 20a eta 22an. 1917ko abuztuaren 1ean Stolbergen grabatua izan zelarik, Antoine Suhasek bere gutunaren eskuizkribuan zehaztu zuen du 8garren konpainiakoa zela eta 13714 zenbakia zekarrela.
Komisioak hizkuntzaren eta musikaren ikerketarako hautatu zituenen 10 euskaldunen artean, Antoine Suhas da gehienik grabatua izan dena, Joseph Jaureguiber zuberotarrarekin. Eman duen testu librea, "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian" gutun autobiografikoa, alderdi askotarik interesanta da, uzten digun lekukotasunagatik: mobilizazio eguna Euskal Herrian, gerlaren hastapenak, preso egonaldia eta harremana Alemanekin, gerlari buruzko gogoetak, herrian utzi duen familiaz griñaturik.

Gerla bururatu ondoan, Alsaziatik herriratua izan zen 1919ko urtarrilaren 8an: bere izena Nazioarteko Kurutze Gorriaren gunean dagon zerrendan (P 102119) agertzen da. 49garren Infanteria erregimentura sartu zen martxoaren 22an. Etxera igorria izan ondoan, Arrangoitzera itzuli zen.
Eskuineko zangoan ukan hausturaren ondorioz, %20eko gerlako pentsionea ukan zuen. 1934ko urriaren 15ean armadako betebeharretaz osoki libratua izan zen.

Euskal kultur erakundeak nahi du zinez familia eskertu, eskaini dion harrera onagatik eta eman dizkion xehetasunentzat, bereziki Michel Suhas arbonarra, Antoine Suhasen semetxia, eta Marie Domingin Oyharçabal sortzez Suhas, basusarrikoa, Jean-Baptiste Suhasen alabatxia.

Iturriak :

- Prusiako Komisio fonografikoaren fitxa © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin (EKEn kontsultagarri)

[sarean]:

- Frantses Armadaren erregistroko fitxa © Pirineo-Atlantikoetako Artxibo Zerbitzua
https://consultarchives.le64.fr/registre_militaires/83678
- 1914-1919 gerlako presoen Nazioarteko Agentziaren artxiboak, Nazioarteko Kurutze Gorria Komitearen gunean: https://grandeguerre.icrc.org
- http://prisonniers-de-guerre-1914-1918.chez-alice.fr/

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.