Berriak

Laurent Elhorga (1920-2010) © Jakes Larre - EKE

Senperealdeko kantu zaharren oroimena

2026-03-30  ¦  Artxibo soinudunak

Senpereko Oxtikenekoak elkarteak Senperealdeko kantutegi tradizionala gorde nahian, tokian tokiko kantuen bilketa lan bat abiatu zuen 1999an. Karia hortara 2012 arte zonbait kantu bazkari antolatu zituen non ere Senpereko eta inguruetako herrietako kantariak biltzen baitziren. Orduko kantuen grabaketak zerrendatu ditugu Lapurdi 1609 elkartearen laguntzarekin eta zonbaitzu entzungai eman sarean.

 
© Jaione Cordoba Indaburu

Aitatxi kantuz : Juan Indaburu-ren kantu bilduma

2026-03-27  ¦  Artxibo soinudunak

Juan Indaburu Zugarramurditarra, ezaguna zen kantan aritzeko herrian; 1984an bere etxean egindako grabaketa bati esker, bere errepertorioa deskubri dezakegu. Abesti ainitz ikasi zituen bere aitarengandik, jatorriz Sarakoa zena. Jaione Cordoba Indaburu, Juan-en bilobak, grabaketa hori eskaini dio Euskal kultur erakundeari. Orain, Mintzoak-en entzun daiteke kantu bilduma hau.

 
© Xabi Hiriart - EKE

15 elkarrizketa berri burutu dira 2025ean Eleketa bilketaren karietara

2026-03-24  ¦  "Eleketa" programa

Joan den urtean bertze hamabortz elkarrizketa egin ziren Eleketa programaren karietara. Gai ezberdinak jorratu dira grabaketa horietan : herri kultura eta plaza ikusgarriak, bentak eta ostatuak, Angeluko seroren kongregazioa… Elkarrizketa horien sekuentzia batzuk ikusgai dira gure atarian.

 
© Johane LARRE

Bertsolaritza Ipar Euskal Herrian: zonbait behako

2026-01-09  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kulturaren zutabea eta ahozko euskal literaturaren adar nagusienetariko bat da bertsolaritza. Arte honi buruzko Ipar Euskal Herriko lekukotasun zati desberdinak hautatu ditugu bilduma baten osatzeko. Gehienak Eleketa ahozko memoriaren bilketaren karietara grabatuak izan dira.

 
© Séverine Dabadie

Xiberoako maskaradak

2025-01-20  ¦  "Eleketa" programa

Ihauteetako errituala, erritual estetikoa... Aberatsa da Xiberoako maskaraden unibertsoa. Gai honi buruzko lekukotasun zati desberdinak hautatu ditugu bilduma baten osatzeko. Zuberoan ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara grabatuak.

 
Irisarri herriko paisaia © Euskal kultur erakundea

Bidaia bat Iholdi-Oztibarreko herri memorian barna

2024-12-23  ¦  "Eleketa" programa

Azkenaldi honetan 550 bideo-lekukotasun baino gehiago baita ere muntaketa tematiko desberdinak sarean eman ditugu atari honetan. Daramagun Eleketa ikus-entzunezko bilketatik datoz. Iholdi-Oztibarreko lurraldean grabatutako lekukotasun horiek XX. mendean gure aitamek eta aitatxi-amatxiek ezagutu dituzten bizimodua eta aldaketa nagusiak ekartzen dizkigute gogora.

 

Oztibartarren ahozko oroimenak

2024-11-03  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundeak "Oztibartarrak lekuko" dokumentala ekoiztu du, Kanaldude herri telebistarekin partaidetzan, Oztibarreko lurraldean gaindi Eleketa programaren baitan bildu lekukotasunekin. 

 
"Xiberoko Jauna" pastorala - 2008 © Jakes Larre

Xiberoako pastoralari buruzko lekukotasunak

2024-06-28  ¦  "Eleketa" programa

Zerk egiten du pastorala? Nola idazten eta ematen da pastorala? Nola muntatzen da? Galdera horien jorratzeko ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara Xiberoan bildu zonbait lekukotasun hautatu ditugu bilduma bat osatuz.

 
© Lorentxa Saragueta

"Etnologo gazte" egitasmoa

2024-04-29  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundea, Baiona & Ipar Euskal Herriko artxibo poloa, Ekide produkzioak eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa juntatu dira "Etnologo gazte" egitasmoaren gauzatzeko. Proiektu honek gazteak ahozko memoriaren bilketari, kontserbatzeari eta ezagutarazteari sentsibilitzatu nahi ditu. 2023-2024ko ikasturtean esperimentatua izan bada ere, beste kolegio batean berriz abiatzeko asmoa agertu da.

 
Artzain bat Baxenabarreko bortu batean © Séverine Dabadie

Laborantza Ipar Euskal Herrian 1930etik gaur arte

2024-03-11  ¦  "Eleketa" programa

Laborantzak betidanik leku eta eragin handia ukan du Ipar Euskal Herriko ekonomian eta orohar gizartean. Daramagun ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara gai nagusi honetaz hainbat lekukotasun grabatuak izan dira, lurraldeko eskualde desberdinetan. Bilketa horren lagin bat apailatu dugu pasarte hautaketa bat eginez.

 
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.