Baigorriko ibarreko ahozko oroimenak

2022-02-15

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Baigorriko Herriko etxe zaharrean ikusgai izanen da 2022ko martxoaren 26tik maiatzaren 21a arte. Euskal kultur erakundeak, Baigorriko ibarrean baita Garaziko lurraldeko herrietan, XX. mendeko biziaz bildu lekukotasunak agerian emanen ditu karia hortara.

Banka

Bankako eskolan, 1950 inguruan © Germaine Gainza funtsa

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu zen Eleketa lekukotasun bilkera etnografikoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du "Eleketa, ahozko oroimenak" multimedia erakusketaren bitartez. Xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan. 

Hazparneko lurraldean estreinatu zen 2020an. 2021eko irailean Donibane Lohizunen erakutsi zen, Hego Lapurdin bildu altxorrak baloratuz. 2021eko azaroan Donibane Garazin egon zen ere.

2022ko martxoaren 26tik maiatzaren 21a arte, Baigorriko herriko etxe zaharrean ikusgai izanen da. Baigorriko ibarreko baita Garaziko herrietako 110 lekukok (ikus beherago zerrenda eta biografien loturak) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute bideo-pasartez pasarte. Berrehun baino gehiago dira ikusgai izanen diren grabaketa horiek. 

© EKE - Guénolé Le Gal

Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Elkarrizketetan aipatu diren gaiak, besteak beste: laborari eta artzainen bizimoldeak, auzoak, tokiko historia eta XX. mendeko gertakari nagusiak, ofizio eta jakintza bereziak, familia eta gizartea, kirola eta kultura etab.

Bestalde, horien denen osagarri, lekukoek utzitako zonbeit argazki eta objektu erakutsiak izanen dira ere.

Partikularrak eta ikerlariak bezala, tokiko irrati eta telebistak ere ari izan dira eta ari dira oraino Euskal Herriko memoriaren biltzen. Maite Barnetchek (1941-1986) hanbat erreportai egin zituen, telebista publikoak "Euskal Herria orai eta gero" lema pean zabaldu zituenak 1971-1986 arte hortan. Horietarik batzuk ikusten ahalko dira Donibane Garazin, denak lurraldean filmatuak (ikus zerrenda beherago).
Azpimarratu behar da Kanaldude herri telebistak eta Aldudarrak elkarteak utzi dokumental ederrek osatuko dutela bilduma.

Sortzaileei ere erakusketan parte harte hartzeko parada eman die Euskal kultur erakundeak. Lur Olaizola (Donostia, 1988) eta Oskar Alegria (Iruñea, 1973) filmegileei ahozko memoriaren gaia esploratzea eskatu zaie. Bakoitzak bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak eskaintzen dizkio bisitariari aurkeztutako lanen bitartez (Gipuzkoako diputazioak laguntza ekarri dio Lur Olaizolaren egitasmoari)

Euskal kultur erakundeak ekoiztu erakusketa, Pirinio Atlantikoetako departamenduaren Artxibotegiaren, eta Baigorriko herriko etxearen partaidetzarekin.

Gehiago jakin

Ondoko baliabideak erabil "Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketaren edukiez gehiago jakiteko.

  1. Aintziburu Angel (1930, Luzaide)
  2. Aire Marie-Claude (1953, Urepele)
  3. Aire Michel (1944, Urepele)
  4. Alchourroun André (1949, Lekunberri)
  5. Aldax Henri (1930, Lekunberri)
  6. Alfaro Gexan (1941, Urepele)
  7. Ardoin Dominique (1932, Izpura)
  8. Ardoin Mailuxa (1935, Luzaide)
  9. Argain Bettiri (1914, Ortzaize)
  10. Arotçarena Marie-Jeanne (1924, Banka)
  11. Arrabit Fanny (1928, Bidarrai)
  12. Arretche Ttotte (1925, Ezterenzubi)
  13. Aurnague Michel (1963, Baigorri)
  14. Barberarena Jean-Baptiste (1938, Zaro)
  15. Baradat Marie-Hélène (1954, Casablanca)
  16. Berhocoirigoin Michel (1952, Gamarte)
  17. Berhocoirigoin Mikele (1955, Aldude)
  18. Berterreche Jean-Marie (1942, Baigorri)
  19. Bidart Jean-Baptiste "Kuxkurrio" (1926, Baigorri)
  20. Bidart Betti (1954, Baigorri)
  21. Bidaurreta Frantxua (1942, Aldude)
  22. Biscaichipy Jean-Baptiste (1952, Ezterenzubi)
  23. Biscaichipy Louis (1920, Ezterenzubi)
  24. Biscaichipy Maite (1957, Arrosa)
  25. Brust Michel (1939, Arrosa)
  26. Cachenaut Frantxoa (1948, Heleta)
  27. Cachenaut Marie-Catherine "Kattin" (1940, Buztintze-Hiriberri)
  28. Camino Joseph (1927, Arnegi)
  29. Carricart Laurent (1930, Lakarra)
  30. Changala Félicie (1933, Anhauze)
  31. Curutchet Michel (1936, Ezterenzubi)
  32. Duclos Beñat (1928, Bidarrai)
  33. Echeverz Angèle (1939, Arrosa)
  34. Echevertz Marie-Angèle (1934, Bidarrai)
  35. Egurze Sabino (1933, Orbaizeta)
  36. Elgart Pettan (1911, Urepele)
  37. Elgue Joanes (1912, Urepele)
  38. Eliceche Jeanne (1931, Bidarrai)
  39. Eliceche Koxe Manuel (1929, Bidarrai)
  40. Erramoun Joséphine (1941, Banka)
  41. Erramouspé Alfaro Patxika (1943, Aldude)
  42. Erramouspé Mikel (1956, Aldude)
  43. Erreca Jean-Pierre (1931, Urepele)
  44. Errotabehere Aguxtin (1945, Baigorri)
  45. Etchebehere Grazi (1951, Ortzaize)
  46. Etchegoinberry Jeanne-Marie (1924, Ortzaize)
  47. Etchehandy Marcel (1932, Eiheralarre)
  48. Etchehandy Ignace (1929, Eiheralarre)
  49. Etchelecu Margaita (1948, Gabadi)
  50. Etcheverry Jean-Noël (1933, Bidarrai)
  51. Etxamendi Eñaut (1935, Ezterenzubi)
  52. Ezponda Txomin (1937, Jatsu)
  53. Gainza Germaine (1944, Banka)
  54. Galant André (1943, Azkarate)
  55. Germain Michel (1941, Donibane Garazi)
  56. Germain Yvette (1948, Larzabale)
  57. Gorostiague Maddi (1941, Lasa)
  58. Haran Mathilde (1930, Baigorri)
  59. Harignordoquy Jean-Louis "Laka" (1954, Baigorri)
  60. Harispe Flontxa (1928, Uharte Garazi)
  61. Haristoy Marcel (1950, Baigorri)
  62. Harlouchet Maddi (1940, Uharte Garazi)
  63. Harlouchet René (1953, Ahatsa-Altzieta-Bazkazane)
  64. Heguy Dominika (1912, Bidarrai)
  65. Hirigoyen Jeanne (1920, Aintzila)
  66. Huarte Yvonne (1927, Irulegi)
  67. Ibarra Petra (1931, Banka)
  68. Idiart Gaxuxe (1947, Donibane Garazi)
  69. Inchauspe Martial (1934, Lasa)
  70. Inchauspe Alexis (1934, Donazaharre)
  71. Indart Bernard "Bernardo" (1925, Luzaide)
  72. Iralour Peio (1947, Donazaharre)
  73. Iriart Gracie (1933, Ahatsa Altzieta Bazkazane)
  74. Irigaray Guillaume (1931, Ahatsa Altzieta Bazkazane)
  75. Irigaray René (1937, Arrosa)
  76. Irigoin Pierre (1946, Izpura)
  77. Irigoyen Guillaume (1959, Ainhize Monjolose)
  78. Itçaina Mixel (1933, Aldude)
  79. Jaunarena Jeanne-Mari "Mamaddi" (1932, Ortzaize)
  80. Jaury Peio (1940, Ezterenzubi)
  81. Kurutcharry Noëlie (1946, Aintzila)
  82. Laco-Errecart Kaiet (1928, Mendibe)
  83. Lanatua Manex (1948, Ahatsa Altzieta Bazkazane)
  84. Landaboure Marie-Anne "Maiana" (1939, Ortzaize)
  85. Landaboure Frédéric (1937, Ortzaize)
  86. Landaburu Maddi (1934, Ezterenzubi)
  87. Laxague Pierre (1953, Azkarate)
  88. Lekumberry Antoinette (1927, Ortzaize)
  89. Lekumberry Pierre "Piarre" (1929, Ortzaize)
  90. Lekumberry Amélie (1935, Ortzaize)
  91. Lerissa Dominique "Domingo" (1932, Behorlegi)
  92. Maris Joseph "Jo" (1934, Ribouisse - Aude)
  93. Marticorena Erramun (1943, Baigorri)
  94. Minaberry Marie-Jeanne (1926, Banka)
  95. Moretti Jean (1933, Mendibe)
  96. Oçafrain Dominika (1948, Banka)
  97. Oçafrain Marie-Christine (1955, Banka)
  98. Oçafrain Mayi (1948, Banka)
  99. Oçafrain Yvonne (1948, Banka)
  100. Ouret Ttale (1941, Suhuskune)
  101. Pitrau Anita (1936, Azkarate)
  102. Sabalçagaray Martin (1929, Baigorri)
  103. Tambourin Mari-Kita (1946, Baigorri)
  104. Tihista Michel (1949, Ezterenzubi)
  105. Tisset Catherine (1936, Behorlegi)
  106. Tristant Sauveur (1934, Irulegi)
  107. Uhaldeborde Henri (1942, Hozta)
  108. Unhassobiscay Jeanne (1926, Behorlegi)
  109. Unhassobiscay Danièle (1955, Behorlegi)
  110. Urruty Beñat (1924, Mendibe)

    1. ANHAUZE - ARNEGI - AZKARATE - BAIGORRI - IRULEGI - LASA
      Ohiturak eta bizimoldeak, dantza, kantua eta musika, tokiko ekonomia, eskola, kultura, politika & jendartea, baserri munduko bizia
      Jean-Marie Berterreche • Betti Bidart • Jean-Baptiste Bidart • Joseph Camino • Félicie Changala • Aguxtin Errotabehere • André Galant • Maddi Gorostiague • Mathilde Haran • Jean-Louis Harignordoquy • Marcel Haristoy • Yvonne Huarte • Martial Inchauspe • Pierre Laxague • Erramun Marticorena • Anita Pitrau • Martin Sabalçagaray • Marikita Tambourin • Sauveur Tristant


    2. ALDUDE - BANKA - UREPELE
      Kultura & jendartea, baserri munduko bizia, eskola, tokiko historia, antolaketa soziala, tokiko ekonomia
      Marie-Claude Aire • Michel Aire • Gexan Alfaro • Marie-Jeanne Arotçarena • Joséphine Erramoun • Patxika Erramouspé Alfaro • Mikele Berhocoirigoin • Mikel Erramouspé • Jean-Pierre Erreca • Germaine Gainza • Jean-Louis Harignordoquy • Dominika Heguy • Michel Itçaina • Marijane Minaberry


    3. ARROSA | BIDARRAI | ORTZAIZE
      Bizi soziala, bizibideak, tokiko historia, ohiturak & bizimoldeak, gerla denborako oroitzapenak, politika eta gizartea
      Argain Bettiri • Arrabit Fanny • Biscaichipy Jean-Baptiste • Biscaichipy Maite • Brust Michel • Duclos Beñat • Echeverz Angèle • Echevertz Marie-Angèle • Elgue Joanes • Eliceche Jeanne • Eliceche Koxe Manuel • Etchebehere Grazi • Etchegoinberry Jeanne-Marie • Etcheverry Jean-Noël • Irigaray René • Landaboure Frédéric • Landaboure Marie-Anne • Lekumberry Amélie • Lekumberry Antoinette • Lekumberry Pierre


    4. AINTZILE | DONIBANE GARAZI | EIHERALARRE | EZTERENZUBI | UHARTE GARAZI | ZARO
      Laborantza, artzaintza, ohiturak eta bizimoldeak, bizi soziala, kantua, dantza eta musika, gerla & kontrabanda, saltegiak
      Ttotte Arretche • Michel Aurnague • Jean-Baptiste Barberena • Marie-Hélène Baradat • Louis Biscaichipy • Michel Curutchet • Ignace Etchehandy • Marcel Etchehandy • Eñaut Etxamendi • Margaita Etchelecu • Michel Germain • Yvette Germain • Flontxa Harispe • Jeanne Hirigoyen • Gaxuxe Idiart • Beñardo Indart • Noëlie Kurutcharry • Peio Jaury • Maddi Landaburu • Joseph Maris • Ttale Ouret • Michel Tihista • Henri Uhaldeborde


    5. AINHIZE-MONJOLOSE | BUZTINTZE-HIRIBERRI | GAMARTE | IZPURA | JATSU | LAKARRA
      Aktibitate kulturalak eta pilota, bizia baserrian, bizi soziala, ofizio eta jakitate bereziak, laborantza garapena, Luzaideko oroitzapenak
      Dominique Ardoin • Mailuxa Ardoin • Michel Berhocoirigoin • Mikele Berhocoirigoin • Frantxoa Cachenaut • Kattin Cachenaut • Laurent Carricart • Txomin Ezponda • Alexis Inchauspe • Peio Iralour • Pierre Irigoin • Guillaume Irigoyen

    6. AHATSA-ALTZIETA-BAZKAZANE | BEHORLEGI | DUZUNARITZE-SARASKETA | LEKUNBERRI | MENDIBE
      Artzaintza bortuan, ofizio eta jakitate bereziak, 1939-1945eko gerla, emaztea & jendartea, tokiko ekonomia eta historia, politika eta jendartea
      André Alchourroun • Henri Aldax • Maddi Harlouchet • René Harlouchet • Gracie Iriart • Guillaume Irigaray • Kaiet Laco-Errecart • Manex Lanatua • Domingo Lerissa • Jean Moretti • Catherine Tisset • Danielle Unhassobiscay • Jeanne Unhassobiscay • Beñat Urruty 

  • Aldudarren amerikar ametsa
    Michel Itçaina.
    (8 min.)
  • Euskaldunen Argentina: lekukotasunak
    Pettan Elgart, Albert Chabagno, Caroline Minaberry, Pierre Olhagaray.
    (13 min.)
  • Emigrazioa Ameriketako Estatu Batuetara: lekukotasunak
    Mayi Oçafrain, Frantxua Bidaurreta.
    (13 min.)
  • Euskaldunak Ipar Amerika mendebalean: emigrazioaren egoera 1950 urteetan
    Adrien Gachiteguy.
    © Aldudarrak elkartearen eta Mikel Erramouspéren kortesiaz
    (13 min.)
  • Euskaldunak Ipar Amerika mendebalean: gazteak formatu herrian bizitzeko
    Adrien Gachiteguy.
    © Aldudarrak elkartearen eta Mikel Erramouspéren kortesiaz.
    (6 min.)
  • Manuel Alzugaray ikazkina
    © Aldudarrak elkartearen eta Mikel Erramouspéren kortesiaz.
    (13 min.)
  • Muga eta kintoa
    Mano Curutcharry - Albert Chabagno.
    © Aldudarrak elkartearen eta Mikel Erramouspéren kortesiaz.
    (12 min.)
  • Kontrabanda Bidarrain
    Marie-Angèle Echevertz, Beñat Duclos.
    (10 min.)
  • Baigorri-Garaziko arraintegiak 1939-1945 gerla aitzin
    Jean-Marie Berterreche.
    (9 min.)
  • Baigorri-Garaziko arraintegiak 1939-1945 gerla ondotik
    Jean-Marie Berterreche.
    (13 min.)
  • Ardien leizeetatik ateratzea
    Beñat Duclos.
    (10 min.)
  • Ardi joareak
    Beñardo Indart.
    (9 min.)
  • Arrola dantza taldearen lehen urteak (1942-1946)
    Jamattitt Bidart "Kuxkurio".
    (11 min.)
  • Arrola dantza taldearen berrabiatzea 1960 hamarkadaren azken urteetan
    Jamattitt Bidart "Kuxkurio", Betti Bidart, Marcel Haristoy.
    (10 min.)
  • Garaztarrak dantza taldea
    Michel & Yvette Germain.
    (13 min.)
  • Garaziko emazteak argitan
    Mikele Berhocoirigoin, Maddi Gorostiague, Flontxa Harispe, Jeanne Hirigoyen, Yvonne Huarte, Gracie Iriart, Noëlie Kurutcharry, Maddi Landaburu, Jeanne Unhassobiscay, Danièle Unhassobiscay.
    (30 min.)
  • Irulegiko arnoa sotoa sortu aitzin
    Mattin Sabalçagaray.
    (11 min.)
  • Irulegiko sotoaren sortzea eta lehen mahats biltzeak
    Mattin Sabalçagaray.
    (15 min.)
  • Garazi - Aezkoa, mugazgaindi
    Ttale Ouret, Michel Curutchet, Beñardo Indart, Flontxa Harispe, Michel Tihista, Jean-Baptiste Barberena...
    (32 min.)
  • "Hergarai bizi" Behorlegin: herritarrak mintzo
    Jeanne Unhassobiscay, Domingo Lerissa, Catherine Tisset.
    (29 min.)
  • Frantsesenia laborantza eskolaren lehen desafioak (1960-1980)
    Margaita Etchelecu.
    (11 min.)
  • ELB sindikataren sortzea (1982)
    Michel Berhocoirigoin.
    (11 min.)
  • Euskal Herriko Laborantza Ganbara (2005)
    Michel Berhocoirigoin.
    (10 min.)
  • Bost bankar emazteren bizipenak
    Germaine Gainza, Yvonne Oçafrain, Marie-Christine Oçafrain, Dominika Oçafrain, Petra Ibarra.

 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.